Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Benito, santua

Beneditar frantsesa (750. urte aldera - Aachen aldean, 821). Aniango (Herault) abadiaren sortzailea da. San Benito Nursiakoaren araudia finkatu eta berriro ezarri zuen Karlomagnoren inperioaren garaian; bi puntu nagusi hartu zituen oinarri: mundutik erabat berezirik bizitzea eta fraideen ohitura batasuna.  v  Jaieguna, otsailaren 12a.