Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Benesova, Bozena

Txekoslovakiako eleberrigilea (1873 - 1936). Bere estilo zehatz eta analisi sakonagatik ezaguna. Irabazi gabeko garaipenak (1910), Sagutxoak (1916), Gaztaro ankerra (1917), Gizon bat (1920) Neska gazte isilak (1922) eleberrietan emakumezkoaren egoera hartu zuen gaitzat. Lehenengo Mundu Gerraren inguruan, gerra aurretik gerra ostera gizartearen baliapideetan izan zen aldakuntzaz hiru liburu idatzi zituen: Zirrara (1928), Lurpeko garrak (1929), Ostarku tragikoa (1933). Haurren munduaz ere idatzi zituen zenbait eleberri eta kontakizun: Gazteak (1927).