Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Benegas Haddad, José María

Espainiar politikaria (Caracas, 1948). Alderdi Sozialistako (PSOE) kidea. Felipe Gonzálezen garaian PSOEren "hirugarren" bihurtu bazen ere, Gonzálezen ondorengo alderdi sozialistan pisua galduz joan da. Nolanahi ere, nahiz eta Exekutiba Federalean zituen kargu garrantzitsuak galdu, Euskadiko Alderdi Sozialistaren (PSE-PSOE) lehendakari da 1988. urteaz geroztik. Diputatu ere bada Madrilgo Kongresuan 2000. urteko hauteskundeez geroztik. 2000. urtean Una propuesta de paz liburua idatzi zuen.