Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Benedict, Ruth Fulton

Estatu Batuetako antropologoa (New York, 1887 - New York, 1948). 1923. urtean doktore egin zen Columbiako unibertsitatean. 1925-1939. urteen artean Journal of american folklore eman zuen argitara. Bere idazkietan kulturaren eta nortasunaren arteko loturak eta zerikusiak aztertu ditu. Bere lan aipagarrienak: Gizona eta kultura (1934); Zuñi-en antropologia (1935); Antropologia eta giza zientziak (1948).