Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Beltzuntze etxea

Nafarroa Behereko leinu eta familia noblea. Etxe nagusiak Aiherrako Etxea, Makeako Bizkonderria eta Mehaineko Bizkonderria ziren. Beste adar batzuk Baionan eta Hazparnen (Gerezieta, Lekorne) ageri ziren. Familia honetakoak ziren, halaber, Barkoxe (Zuberoa), Izturitze (Nafarroa Beherea), Higuières eta Artix (Biarno) herrietako adar txiki batzuk. XII. mendeaz geroztik, lur eremu zabalen jabeak eta administrazio eta politika eskubide handiak izan zituzten Beltzuntzetarrek Frantziako Iraultzara arte (1789).