Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Beltrán Gila, Aurora

Nafar kantari eta kantagilea (Potasas de Navarra, Beriain, 1964). Txikitan izandako gaixotasun baten ondorioz, gitarra ikasteko aukera izan zuen. Ondoren, biolin ikasketak egin zituen. Inguruetako herrietako plaza orkestretan aritu ondoren, Euskal Herrian, eta bereziki Nafarroan rock taldeek bizi zuten gorakadarekin batera, Belladona taldea sortu zuen beste hiru neskarekin batera. Hiru lan kaleratu zituzten Ohiuka diskoetxearekin: Las mujeres y los negros primero, Tahúria eta 13. Behin taldea desagertuta, Tahúres Zurdos taldea sortu zuen 1987an. Kantari modura aritzen da talde honetan, gaurdaino. Drogasen bakarkako lehenengo diskoan parte hartu du, eta baita Kataluniako Sau taldean ere.