Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Belmondo, Jean-Paul

Zinema aktore frantsesa (Neuilly-sur-Seine, Paristik hurbil, 1933). Arte Dramatikoko Kontserbatorio Nazionalean ikasi zuen. Gaztetan boxeolaria eta antzerkiko aktorea izan zen. 1957an zineman hasi zen, eta 1959an Jean-Luc Godarden A bout de souffle filmeko protagonista izan zen. Film hori nouvelle vagueko garrantzitsuena izan zen, eta berebiziko ospea ekarri zion Belmondori. Gizonezkoen edertasunaren ohiko eredua aldatu zuen (“ederretan itsusiena” deitu zioten). 1965ean Godarden Pierrot, le fou film ospetsuan parte hartu zuen. Jean-Paul Belmondoren beste film batzuk: Txinatar baten arazoak Txinan (1965), Profesionala (1981), Lekuko berezia (1995), Désiré (1996).