behin
adlag. Aldi bat, aldi batez. || Behin batean. Lehenaldiko une mugatugabe bat ahotan hartzeko erabiltzen den esaldia. || Behin-behineko. izlag. Behin betikoa izan gabe, hura taxutu bitartean haren ordez dagoena edo erabiltzen dena. || Behin betiko. (adlag.) Betiko; (izlag.) Berriro ikusi eta aztertu beharrik ez duena, finkatu dena. || Behin edo behin. Behin eta berriz. || Behin ere. (Ezezkako esaldietan). Zigor hori ez al da behin ere bukatuko? || Behin eta berriro. Maiz (errepika zentzuaz). || Behin eta berriz. Maiz (errepika zentzuaz). || Behingoan. Eztabaida guztiak behingoan bukatzeko. || Behingoz. Lasai geldi gintezkeen behingoz behintzat. || Behinik behin. Lehenik; behintzat. || Behin… -z gero. Behin aitortzen hasiz gero, guzti-guztia esan nahi dizut.