Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

behazuntsu

izond. Biol. Behazunez betea. || Irud. Bere izaera behazuntsua. v  Antzinako sendagileek bereizten zituzten lau izaera motetako bat; odoltsua, malenkoniatsua eta lasaia edo flematikoa ziren gainerakoak. Izaera behazuntsua duenaren ezaugarri fisiko nagusia larruazalaren, begiko zati zuriaren eta muki-mintzen kolore horixka da, eta ezaugarri psikikoak, berriz, haserrekorra eta oso sentibera izatea, depresiorako eta malenkoniarako joera,… Gaur egun izaeraren sistematizazio hau ez da aintzat hartzen.