Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Begin, Menahem

Israeldar politikaria (Brest-Litovsk, Bielorrusia, 1913 - Jerusalem, 1992). Siberian preso egona (1940-1941), bere jarduera sionistengatik. Irgun izeneko erakunde armatua eratu zuen Palestinan (1942). 1973an Likud alderdi eskuindarra sortu zuen eta gobernuko Lehen Ministro zela (1977-1983), Egiptoren eta Israelen arteko bake-hitzarmena sinatu zuen 1978an, Sadat Egiptoko lehendariarekin (Camp David, 1978). Bi agintariok jaso zuten Bakearen Nobel saria 1978an.