Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Beecher-Stowe, Harriet

Estatu Batuetako eleberrigilea (Litchfield, Connecticut, 1811 - Hartford, 1896). Hainbat obra idatzi zituen New England, bere jaiotzako lurraldeaz. Arrakasta handia izan zuen bere garaian eta baita geroago ere. Bere obrarik garrantzizkoen eta ezagunena, Osaba Tom-en txabola (euskaraz bi itzulpen ditu: Osaba Tom-en txabola eta Osaba Tom-en etxola). Estatu Batuetako hegoaldeko esklabotasunaren berri ematen du bertan; bere garaian eragin handia izan zuen eleberri horrek, kontzientzia askotan piztu baitzuen kezka esklabotasunari buruz.