Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bazaine, Jean

Frantses pintorea (Paris, 1904 - Clamart, 2001). Eskultura eta pintura ikasketak egin zituen. Monumentuetan egin zituen lan aipagarrienak: mosaiko bat UNESCOren jauregian, zeramikazko horma irudi bat Assyko elizan (1950) eta Saint-Séveringo elizako beirateak. Notes sur la peinture d’aujourd’hui (1948, Pintura garaikideari buruzko oharrak) liburua idatzi zuen.