Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bayeux

Frantziako iparraldeko suprefetura hiria (Calvados), Havre ibaiaren ertzean. 14.528 biztanle. Apezpikutegia. XIII. mendeko katedrala (Normandiako gotikoa). XVII. mendeko liburutegian Bayeuxeko tapiz ospetsua dago (1077, normandiarren Ingalaterrako konkista erakusten duten 58 irudi).  v  Historia. Hiri galiarra eta erromatarra Bessin lurraldeko hiriburua izan zen. Aliatuek Frantzian hartu zuten lehen hiria (1944ko ekainak 7).