Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baxok, Erramun

Nafarroa Behereko euskaltzale eta kulturgilea (Suhuskune, 1928). Québec-en hogei urte eman zituen eta bertako Unibertsitatean Filosofian doktoregoa egin ondoren, irakasle modura jardun zuen. EHUn ere Hizkuntzalaritza arloan irakasle bezala aritu da. Ipar Euskal Herriko hainbat kultura higikundetan parte hartu du Euskal Herria itzuli zenez geroztik: Ikas, Pizkundea, Gure Irratia eta Euskal Kultura Erakundeko kidea da. EKEko lehendakari izendatu zuten 1994an.