Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Batista, Fulgencio

Kubako politikari eta militarra (Banes, 1890 - Málaga, Espainia, 1973). 1933an Céspedes presidentearen aurkako estatu kolpearen gidarietako bat izan zen eta haren ondorioz indar armatuetako buruzagi gorena izendatu zuten. Harrezkero, eragin handia izan zuen ondoko gobernuetan eta 1940an presidente hautatu zuten. Zenbait urte Estatu Batuetan iragan ondoren, senatari hautatu zuten 1948an. 1952an Prío Socarrás presidente konstituzionala agintetik egotzi eta estatuko eta armadako aitzindari nagusi izendatu zuen bere burua. Konstituzioa erreformatu eta Estatu Batuetako kapitalaren aldeko diktadura ezarri zuen. Fidel Castrok 1956an abiarazitako iraultza mugimendua nagusitu zenean (1959) Espainiara erbesteratu zen.