Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

batik

iz. Teknol. Ehuna, papera eta larrua apaintzeko teknika, ehuna argizariz basitu, argizaritan marrazkiak egin eta ehuna tindatan sartuz egiten dena. Era horretara marrazkia grabaturik geratzen da ehunean. Ekialde urrunean sortu zen eta Javan eta ekialdeko beste herrialde batzuetan ere erabiltzen da. Orain dela 1.200 urteko lanak aurkitu dira. || Era horretara apaindutako ehuna.