Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Batanero, Ana María

Gipuzkoar margolaria (Donostian). Gasteizen hazi zen, Madrilgo Arte Ederretako eskolan ikasi zuen Carlos Sáenz de Tejadarekin eta Vázquen Díazen ikasle ere izan zen. Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Parisera joan eta inpresionismoari buruz ikasten jardun zuen. Lan handia egina da Madrilen eta Bilbon. Errenteriako (Gipuzkoa) Institutuan ere irakasle lanetan aritua da.