Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bataillon, Marcel

Frantses historialaria (Dijon, 1895 - Paris, 1977). Lisboa, Bordele, Aljer eta Sorbonako unibertsitateetako irakaslea izan zen. XVI. mendeko Espainiako humanismoan espezialdurik, bere doktoradutza tesia eta lan nagusia Erasme et l’Espagne izan zen. Recherches sur la vie intelectuelle du XVI siècle (1937), 1950ean argitaratu zen espainieraz, egilearen oharrekin. Lan horretan Cisnerosen eraberritzetik Kixoteraino Erasmoren pentsamenduak izan zuen eragina du aztergai. Beste zenbait lan: La Celestina según Fernando de Rojas (1961); Estudios sobre Bartolomé de las Casas (1965); Las Casas y la defensa de los indios (1971), André Saint-Lûrekin batera.