Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Basterra Eguiluz, Serafín

Bizkaitar eskultorea (Bilbo, 1850 - 1927). Higinio Basterraren aita. Mundu guztian eta, batez ere, Espainian aurkitzen diren hainbat eskulturaren egilea da. Aipagarriak dira, horien guztien artean, Bilboko katedraleko dorre nagusia, harrizko ate nagusia eta hiru aldareak.