Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Basedow-Graves-en eritasuna

iz. Med. Tiroides guruinaren jarioa neurriz gaindikoa dela neurriz gaindiko jario hori odolera igarotzen denean sortzen den eritasuna. Hipertiroidismoak sorturiko takikardia, dardarak, hipertentsioa, tiroides guruinaren hantura eta oftalmopatia (begietako hantura bereziki) ditu ezaugarri eritasun honek. Sendagaiak hartuz, ebakuntza baten bidez edo erradio-iodoa hartuz senda daiteke eritasun hau.