Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Basaldua, Pedro de

Idazle bizkaitarra (Barakaldo, 1906 -  Buenos Aires, 1985). Jose Antonio Agirre Lehendakariaren idazkaria izan zen eta Jaurlaritzaren ordezkaria Argentinan. Euskal gaiei buruzko lanak idatzi zituen gaztelaniaz. Horietakoak dira: Sangre en la mina (1937); El dolor de Euskadi (1937); Con los alemanes en París (1943), egunkari modukoa; Ignacio de Loyola y Francisco Xabier (1946); El Estado Vasco y la República Española (1952); En defensa de la verdad, los vascos en la guerra civil (1956).