Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Basabe, Jose Maria

Euskal biologo eta antropologoa. Bartzelonan Izadi Zientzietako ikasketak egin zituen eta doktorego tesia migrazio fenomenoaren inguruan egin zuen. Unibertsitatean Biologia irakasle bezala jardun du, baina ikerlan nagusiak antropologiaren inguruan egin ditu. J. M. Barandiaranekin eta J. Altunarekin harreman estuak izan ditu eta hainbat ikerketa egin ditu hauekin batera.