Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barry, John

Zinemako soinu banden konpositore britainiarra (York, 1937). Hollywoodeko orkestra zuzendari klasiko onenetariko bat da. Gaztetan, The John Barry Seven musika taldea sortu zuen. James Bonden filmetako musikaren konpositore ofiziala da. Lan horrek eman dio osperik handiena, baina, musikari dagokionez, beste film batzuk girotzeko egin dituen soinu bandak askoz hobeak dira. Out of Africa filmerako konposatu zuen musika du bere maisulanetako bat. Soinu bandarik onenarentzako lau Oscar irabazi ditu, film hauengatik: Askea jaioa, Lehoia neguan, Out of Africa eta Otsoekin dantzan. Horiez gainera, beste film ospetsu askotako soinu bandak ere egin ditu: Robin eta Marian, King Kong, Cotton Club, Chaplin, besteak beste.