Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barrueta Asteinza, Benito

Bizkaitar margolaria (Bermeo, 1873 - Bermeo, 1953). Oso ezaguna ez bada ere, Euskal Herriak eman duen margolari onenetakoa izan zen. Velázquez margolariaren pinturak eragin handia izan zuen Benito Barruetarengan. Bere lanik ezagunenak Marcelina de Basáñez, Naturaleza muerta, Rue Ravignan eta Rincón de Paris izenekoak dira.