Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barreda de los Ríos, Leopoldo

Bizkaitar politikaria. Alderdi Popularrekoa. Zuzenbidean lizentziaduna da. Eusko legebiltzarkidea da 1990az geroztik, talde horretako bozeramailea, 1996az geroztik. 1987tik 1995era Bizkaiko Alderdi Popularreko lehendakaria izan zen, eta Bizkaiko Batzar Nagusietako ahalordeduna. Egun, Alderdi Popularreko Zuzendaritza Batzorde Nazionaleko kidea da, eta Euskadiko Alderdi Popularreko bozeramailea.