Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barraquer i Barraquer, Ignasi

Katalan oftalmologoa (Bartzelona, 1884 - Bartzelona, 1965). Josep Antoni Barraquer oftalmologo handiaren semea, nazioartean ospe handia irabazi zuten ebakuntza metodo berriak abiarazi zituen. Haren aitak sortu zuen Barraquer oftalmologia zentroak berealdiko garrantzia izan zuen mundu osoan.