Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

barrakuda

iz. Zool. Esfirenidoen familiako arrain osteiktioa, mugiliformeen ordenakoa (Sphyraena picuda). Gorputza luzea du, estua eta sendoa. Hortz asko ditu, zorrotzak oso. Itsaso epeletan bizi da eta behar duenean, kolorez aldatzeko gaitasuna du. Barrakuda mota handienak 30 kg pisa ditzake eta bi metro izan daiteke luze. Guztira, 20 barrakuda mota daude.