Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barnard, Edward Emerson

Estatu Batuetako astronomoa (Tennessee, 1857 - Wisconsin, 1923). Hogeita hamar urte zituela hasi zituen astronomiako ikasketak Vanderbit-eko Unibertsitatean. Ikasketak hasi aurretik kometa bat aurkitu zuen; Jupiter-en bosgarren satelitea ere aurkitu zuen. 1916an izar ilun baten berri eman zuen; izar horrek bere mugimendua zuen, ordura arte ezagutzen zen mugimendu azkarrena. Lastertasun horren arrazoietako bat gure eguzki sistemarekiko hurbiltasuna da. Izar gorrixka, hotza, txikia da. Horrexegatik iluna dela ematen du.