Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barishnikov, Mikhail Nikolaievitx

Estatubatuar dantzaria eta koreografoa, letoniarra jaiotzez (Riga, 1948). Vaganovaren eskolako ikasle izan zen, eta ondoren Leningradoko Kirov balleteko dantzari. Bere garaiko bakarlari handienekotzat hartzen da bere teknikari eta antzezle gaitasunari esker. 1974an sobietar dantzari talde batekin egindako bira baten ondoren, Estatu Batuetan bizilekua hartzea erabaki zuen. American Ballet Theatre taldearekin dantzatu du batez ere, eta bertako zuzendari izan da 1980-1989 bitartean. 1989an White Oak Dance Project dantza konpainia sortu zuen, dantza garaikidean aritzen dena batez ere. Baritxnikovek bi filmetan parte hartu du: Herbert Rossen Bizitzaren bira (1977) eta Taylor Hackforden Gaueko eguzkia (1984). Oso teknika ona erabiltzen du eta askotariko obrak landu ditu, ballet klasikotik hasi eta ballet modernoraino.