Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barañain

Nafarroako udalerria (Iruñeko merindadea), Arga ibaiaren ertzean. Mugak: ipar-mendebalean Arazuri eta Orkoien, ipar-ekialdean Iruñea, hego-ekialdean Etxabakoitz, eta hego-mendebalean Zizur. 1998ko datuen arabera, 20.182 biztanle ditu, aurreko erroldan baino ia bost mila gehiago (barañaindarrak). Hizkuntza, gaztelania. Euskaldunak eta erdi-euskaldunak 1.800 dira gaur egun. 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu mistoan dago. Industria da ekonomia jarduera nagusia. Iruñearekin ia bat eginik, Nafarroako hiriburuaren azken urteotako garapen urbanistikoak erabat zabaldu du Barañain, bai udalerriaren azalera urbanizatuari dagokionez, baita biztanleei dagokienez ere.