Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Banting, Frederick Grant

Kanadako fisiologoa (Ontario, 1891 - Ternua, 1941). Diabetesaren ikerketan aritu zen batez ere; Banting-en garaian heriotza zekarren eritasun horrek. Intsulina bakartzeko saio ugari egin zituen, eta azkenik intsulina txertatu eta ondorio onak lortu zituzten. Harrezkero diabetesa dutenek intsulina gorputzean sartuz gaixotasunari aurre egiteko aukera izan dute. 1923an medikuntza eta fisiologiako Nobel saria irabazi zuen Macleod-ekin batera.