Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

banjo

iz. Mus. Gitarraren antzeko musika tresna, Ipar Ameriketako beltzen musikan asko erabiltzen dutena. Danbor azal batez estalia dagoen kaxa biribil bat du, gider luze batekin. Gehienetan bost hari izaten ditu, baina hari bakarreko banjoak ere badira; hauetan kalabaza bat izaten da kaxa.