Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

banaba

iz. Bot. Litrazeoen familiako Filipinetako landarea (Lagerstroemia flosreginae). Luzeran 10 edo 12 m ditu. Hostoak sakabanatuak ditu, aizto itxurakoak, osoak eta ile gabeak; loreak handiak dira, gorri kolorekoak. Bi mota daude: bata zur gorrikoa eta bestea zurikoa; lehena da aintzat hartuena eta, era askotako eraikuntzetan erabiltzen da, duen sendotasunagatik. || Zuhaitz honen zura.