Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Balmont, Konstantin Dmitrievich

Errusiar olerkaria (Vladimir, 867 - Paris, 1943). Hainbat bider unibersitatetik botea, zuzenbidea ikasten ari zela, eta azkenean erbestera jo zuena. Europan, ekialde urrunean eta Afrikan ibili zen 1913a arte, eta urte horretan Moskura itzuli zen. Gogoz hartu zuen 1917ko Iraultza, baina zaila egin zitzaion erregimen berriaren legeetara makurtzea eta Parisa alde egin zuen. Sinbolisten arteko olerkarietan puntakoena bezala hartu zuten, Iparraldeko zeruaren azpian (1894) argitaratu zuenean. Haren olerkiak Ipar Buruko ikuspegiari buruzkoak dira, Ipar Burutiko ikuspegietan oinarritutako poema sail bat da berea. Etxeak sutan (1900) eta Gaitezen eguzkiaren pareko. (1903) olerki liburuekin jo zuen gailurra eta ondoren zeukan fama galduz joan zen, ez baitzen izan gauza estiloz aldatzeko.