balistido
izond. Zool. Arrain tetrodontiforme hezurdunen familiakoez esaten da. Ur beroetan bizi dira, Mediterraneo itsasoan ere bai, batzuetan. Balistidoaren hegatsak hiru hezur baino ez ditu. Azkeneko biak oso txikiak dira eta lehenengoarekin mintz handi baten bidez egoten dira lotuta. Balistes generoa da aipagarriena.