Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Balenciaga, Cristóbal

Gipuzkoar jostuna (Getaria, 1895 - Jávea, 1972). Donostian abiatu zen bere lanbidean. Handik Bartzelonara eta gero Madrila iragan zen. Gerra zela eta, 1937an Parisa aldatu zen, eta han arrakasta handia lortu zuen berehala. Moda sortzailea zen aldetik mundu osoko bezeria hautatua bildu zuen. Modaren munduan gerora ospe handia izan duten batzuk haren laguntzaile izandakoak dira: Courrèges, Givenchy, Ungaro, Rabanne. Arazo ekonomikoak zirela eta, Balenciagak bere enpresa itxi behar izan zuen 1968an.