Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Balder

edo Baldr. Eskandinaviako jainkoa. Odin eta Frigg-en semea, ontasunaren eta argiaren sinboloa da. Haren heriotzak munduaren zorigaitza adierazten du. Balderren amak apustua jarri zion bizia zuen guztiari ezetz inola haren semerik hil, baina Lokik, gaizkiaren jeinuak, aurkitu egin zuen hiltzeko modua. Hoder, Balder-en anaia itsua, mihura adar batez hura jotzera bultzatu zuen, eta Balder berehala hil zen. Gero, Lokik Balder-en piztuera eragotzi zuen.