Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

balbula

iz. Hodi edo bestelako igarobide batetik doan edozein isurkariri edo bestelako jariakini bidea itxi edo zabaltzeko tresna. Bietatik zer egin, eragin dezake bai eragile batek (langileak, balbula kontrolatuetan) edo balbulak berak igarobidean den isurkariaren edo jariakinaren ezaugarri fisikoaren zenbatekoarekiko (presioa edo tenperatura) duen sentiberatasunak (balbula automatikoetan).  v  Anat. Animaliaren gorputzeko hodietan barrena dabilen isurkariari atzera egitea galarazten dion mintz izurtua.  v  Balbula geldiarazlea. Mek. Galdaretako lurrunari zilindroetara edo horietatik kondentsadorera joaten uzten ez diona, edo uzten badio, zenbat lurrun igaro behar duen neurtzen duena.  v  Banatze balbula. Ireki-itxi mugimenduari esker, lurrunak enboloaren alde batean jotzen duenean, bestetik kondentsadorera pasatzen uzten duena.  v  Zabaltze balbula. Enboloaren joan-etorrian, aurrez erabakitako gune jakinetan zabaltzeko mekanismoa itxi edo irekitzen duen balbula orekatua. Lurrunari zilindrora pasatzea eragozten dio, gune horretan bertan zabal dadin.  v  Segurtasun balbula. Lurrun galdaretan jartzen da, presioa handiegia denean lurruna bere kasa atera dadin.  v  Merkurio balbula. Elektr. Merkurio elektrodoak duen huts hodia, indarrari alde bakarrera besterik joaten uzten ez diona. Korrontea lehenengo aldian bideratu duen aldera joango da beti.  v  Elektrizitate potentzial aldea handiegia denean indarra eteten duen tresna.  v  Balbula elektrolitikoa. Elektrolitoa eta bertan metalezko bi xafla, bata aluminiozkoa eta bestea berunezkoa nahiz burdinazkoa gehienetan, sartuta dituen ontzia. Elektrolitoan barrena indarra pasaraziz, aluminioa katodo denean ibiliko da; ez, ordea, alderantziz, non eta bere indar elektroeragilea elektrolitoaren izaeraren araberako balio jakin batetik gorakoa ez den.  v  Balbula termoionikoa. Beirazko huts hodia, radioteknian erabilia. Denetan soilenak osagai hauek ditu: barruan, indarra pasatzen denean gorituko den haria, haritik ihes egin duten elektroiak jasoko dituen metalezko xafla eta, bien artean, metalezko sarea, elektroi korrontean eragina duen karga elektrikoa jasotzen duena.  v  Mitra balbula edo bi erpineko balbula. Anat. Bihotzaren ezker aldeko goi barrunbearen eta behe barrunbearen artean dagoen mitra itxurako balbula, bi erpin edo mutur dituena.  v  Hiru erpineko balbula. Bihotzaren eskuin aldeko goi barrunbearen eta behe barrunbearen artean dagoena, hiru erpin edo mutur dituena.  v  Sigma balbulak. Birika zainaren eta aortaren hasieran dauden hiru mintz izurtuak, bihotzetik zainetara igarotako odolari atzera egitea galarazten diotenak. Grekozko sigma letraren antzekoa delako du izen hori.  v  Balbula urritasuna. Bihotzeko balbula bat behar bezala ezin itxi denean gertatzen dena.  v  Balbula efektua. Kim. Disoluzio egokietan, batez ere aluminiozkoetan, zenbait elektrodok duten alde bakarrerako eroangarritasuna.