Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bakteriazeo

izond. Bot. Eubakterioen ordenako eskisomisetoen familiako bakterioez esaten da. Makila edo zilindro itxura duten mikroorganismoak izaten dira, zelula-bakarrak. Jadanik osatuta dauden gai organikoak behar dituzte bizitzeko. Zatiketaz ugaltzen dira, zeharkako zatiketaz gehienetan. Bero handia denean hil egiten dira. Usteltzen ari diren gai organikoetan bizi dira, eta animalietan eta landareetan ere bai, bizkarroi gisa. Sortzen dituzten toxinak batzuetan kaltegarri izaten dira bizkarroi dituzten organismoentzat. Familia honetako genero nagusiak Bacterium, Bacillus eta Pseudomona dira.