Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baird, Tadeusz

Poloniako musikalaria (Grodzisk Mazowiecki, 1928 - Varsovia, 1981). Bi joerak markatu dute bere musika: alde batetik Poloniako folklore musikak eta bestetik musika berriak. Lehenengo joerakoak ditu Piano kontzertua (1949), Obertura antzinako estiloan (1950). Ondorengo lanetan, berriz, bere idazkera erabat aldatu zuen, eta dodekafonismoan oinarriturik, bestelako musika adierazpide baten bila ibili zen. Lau Saio (1958), Adierazpideak (1960) eta beste hainbat obra musika adierazpide berri baten bilaketaren fruituak dira.