Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bähr, Gerhard

Euskal filologoa, alemaniarra jatorriz (Legazpia, 1900 - Berlin, 1945). Udanako meatzetako kudeatzaile baten semea; euskara ikasi zuen eta gaztetandik ekin zion hizkuntza horren ikerketari. Euskal Esnalea, Euskera eta RIEV aldizkarien lankide izan zen. 1929an Hugo Schuchardt zana artikulua idatzi zuen, maisu haren nortasuna eta lanak euskaltzaleen artean zabaltzearren. Familiarekin batean Alemaniara itzulirik, euskarari buruz egin zuen doktoradutzako tesia, Baskisch und Iberisch, Göttingen-eko unibertsitatean 1940an aurkeztu zuena; Karl Bouda irakasleak eman zuen argitara Eusko Jakintza aldizkarian (1948). Gerhard Bähr Berlinen desagertu zen 1945ean sobietar armadaren aurkako guduan, sobietarrek hiria hartu zutenean.