Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baha Allah

(Mirza Husayn) Bahaismoaren edo baha’i erlijioaren sortzailea (Teheran, 1817 - Akre, 1892). Erlijio eraberritzaile hau gaztetan Mirza Aliren jarraitzaile sutsua izan zen. Teheranen preso hartu eta Bagdaden erbesteratu (1852) zuten arren, sekta haren jarraitzaile gehienek Bab-aren ondorengo izendatu zuten. Baha Allah aro berrietako iragarlea zen bere ikasleentzat, historian izan diren iragarle handien ondoren.