Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baggio, Roberto

Italiar futbolaria (Caldogno Vicenza, 1967). Fiorentina, Turingo Juventus eta ondoren Milango A.C.-ean aritu zen. 1993an europar futbolari onenari ematen zaion Urrezko baloia saria eman zioten. Italiako selekzioa finaletara eraman zuen 1994ko munduko txapelketan. 1998ko munduko txapelketan ere parte hartu zuen.