Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bab (Mirza Ali Muhammad)

Islam erlijioaren eraberritzailea (Siraz, 1821 - Tabriz, 1850). Merkatari baten semea, Persiako islamaren berrikuntza higikundearen sortzailea izan zen. Hogei urte zituela, Persiako Golkora alde egin eta otoitz eta sakrifizio egiteari ekin zion; han ezagutu zuen Käziim Rasstď, sayji sektako buruzagia. 1844an, «Bab» (Zerurako atea) izendatu zuen bere burua, Käziimen jarraitzaile batek, Mulla Husayn-ek, «jainkozko egiara iristeko bidea» zela esan ondoren. Mekara erromes joan zen eta, handik itzultzerako, hiri askotan eta misiolari ugarik emana zuen Baben dotrinaren berri. Gobernu eta erlijio buruak kezkatzen hasiak ziren ordurako. Bab atxilotu egin zuten; hala ere, dotrina haren jarraitzaile gehiago aurkitu zituen Mulla Husaynek, eta dotrina hura politika higikunde bihurtu zen pixkanaka. Matxinadak izan ziren eta Sayji Tabarsin erregearen gudarosteek hil egin zituzten Mulla Husayn eta haren kideak. Bab 1850ean afusilatu zuten, Tabriz-en epaitu ondoren.