Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Azkarraga Rodero, Joseba

Arabar politikaria (Agurain, 1950). Eusko Alkartasunako kidea. 1979tik 1993ra bitartean, diputatu izan Madrilgo Kongresuan, eta garai hartan eginkizun garrantzitsua izan zuen, besteak beste, ETAko kide izandako hainbat pertsonaren birgizarteratzean. Carlos Garaikoetxeak EAJ utzi eta EA sortu zuenean, hurbileko lankide izan zuen Joseba Azkarraga. Ondoren, politikaren lehen mailatik desagertu zen aldi baterako, Euskadiko Kutxako Sektore Publikoko zuzendari bilakaturik. Gero, Eusko Alkartasunako Zuzendaritza Batzorde Nazionaleko kide izan zen bi alditan: 1987tik 1993ra eta 1999tik aurrera. 2001ean, Eusko Jaurlaritzaren zazpigarren legealdian, hirutariko gobernuaren barruan, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburu izendatu zuten.