Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Azkarate, Ramos

Gipuzkoar olerkaria (Tolosa, 1847 - Tolosa, 1904). Zapataria lanbidez, hasieran liberala zen, baina gero karlista bilakatu zen, eta haien alde borrokatu zen. Haren lan gehiena politikoa da eta garaiko aldizkarietan argitaratu zuen, El Cántabro izenekoan bereziki. Ehundaka bertsoren egilea da, Tolosako Ihauterietarako idatziriko Tolosako Galtzaundik bere buruari jarriak direlarik ezagunenak guztietan. Halaber, bi komedien egilea da: Ijituben kontratuba eta ezkontza eta Beotibarko jazarra.