Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aziz, Tarek

Irakiar politikaria (Mosul, 1933). Gaztetatik agertu zuen politikarako interesa. Saddam Hussein Irakeko lehendakariaren laguntzaile, Lehen Ministrorde eta Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuten 1983an. 1988an bere gain izan zuen Nazio Batuen Erakundearen babespean Iranen aurkako gerran su-etena negoziatzearen ardura. 1990eko abuztuan Irakek Kuwait inbaditu zuenetik 1991ko urtarrilean Persiako Golkoko gerra lehertu zen arte, diplomazia lan handia egin behar izan zuen.