Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Avesta

Erl. Mazdeismoaren testuen eta antzinako Irango liburu sakratuen multzoa, zend hizkuntzan edo hizkuntza avestikoan idatziak. Jatorrizko testua Alexandro Handiak Persepolisen suntsitu zuen eta sasaniarren garaian (III-IV. m.) berriro idatzi zuten ahozko tradizioan oinarrituz. Egun ezagutzen den testu osoena XVIII. mendean parsitarren artean Anquetil-Duperron-ek bildutakoa da, jatorrizko Avestaren laurdena agian. Parterik zaharrena gatha izeneko ahapaldiek osatua da, Zaratustrak berak egina bide dena. Gatha hauek Yasna («oparia») liburuan daude barreiaturik. Gainerakoa beste zenbait liburuk osatua da, hizkuntza berriagoan emanak. Beraietako bat, Yaxt izenekoa, Zaratustra aurreko aingeru eta elezaharreko heroien ohoretan egindako himnoek osatua da.