Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Austin, John Langshaw

Ingeles filosofoa (Lancaster, 1911 - Oxford, 1960). Oxford eskolako filosofia analitikoaren izen nagusietako bat. Mintzaira arruntaren arauak aztertu ditu. Austinen lanak bera hil ondoren argitaratu dira: How to do things with words (1962), Sense and sensibilia (1962). Austinentzat, Quine eta —era oso desberdinez— Wittgensteinentzat bezala, hizkuntzalaritzak eta semantikak teknikoki azterturiko «mintzaira arrunt» horren analisiak funtsezko garrantzia du filosofia eta logikarako.