Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aurrekoetxea Viloria, Maite

Bizkaitar musikagilea (Bilbo, 1971). Bilboko Arriaga Kontserbatorioan Akordeoi titulua eskuratu zuen, eta piano eta biola ikasketak egin zituen. Harmonia, kontrapuntu eta fuga ikasketak ere egin zituen. Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan konposizioa ikasi zuen Carmelo Bernaola irakaslearekin. Madrilgo Goi Kontserbatorioan, orkestra zuzendaritza ikasi zuen. Arlo honetan Euskal Kamerata Ganbera Orkestraren zuzendaria da eta Jesus Guridi Kontserbatorioko orkestraren zuzendari ordezkoa. Barakaldoko Zigor Abesbatza ere zuzendu du. 1998. urteaz gero Bergarako Musika Eskolako Orkestra Sinfonikoko zuzendari da.